2019/11/06

CAF Signallingek kanpoko merkatuan duen presentzia sendotzen jarraitzen du Uruguain duela gutxi egindako Ferrocarril Central proiektuaren kontratazioarekin. Kontratuaren guztizko bolumena 50 milioi euro ingurukoa da eta zenbateko horretatik 30 milioi euro, gutxi gorabehera, CAF Taldeko filialak egingo duen jarduerari dagokio.

Seinaleztapen-sistemak, kontrol-zentroa eta telekomunikazioak Ferrocarril Central proiekturako (Uruguai)

Consorcio Constructor Ferrocarril Central eraikuntza-kontsortzioak, Sacyr Construcción Uruguay SA, Compañía Sudamericana de Empresas Eléctricas y Mecánicas y de Obras Públicas SA, Nge Contracting SA eta Berkes Construcción y Montajes SA enpresek eratutakoak, kontratua sinatu du CAF Signallingek eta Revenga Smart Solutionsek eratutako kontsortzioarekin Ferrocarril Central proiektuko diseinuarekin, fabrikazioarekin, instalazioarekin, probekin eta seinaleztapen- eta komunikazio-sistema guztiak zerbitzuan jartzearekin lotutako lan guztiak egiteko. Aipatutako proiektuak ia 276 km-ko ibilbidea du eta herrialdearen erdigunean dagoen Paso de los Toros hiria eta Montevideoko portua lotuko ditu. Proiektuaren arabera, besteak beste, CAF Signallingen irismenaren baitan egongo dira lan hauek: katigamendu elektroniko berriak, linearako trafikoaren kontrola egiteko sistema zentralizatua eta ERTMS L1 sistema.

Sistema osoari esker, bi hirien artean karga duten trenek zirkulatu ahal izango dute. Gainera, Montevideoko metropoli eremuko 36 km-ko tarte batean trafiko mistoko zirkulazioa egiteko aukera jasotzen du. Horri esker, eremu horretako beharrak sendotu eta estali ahal izango dituzte bidaiarien garraioari dagokionez.

Ferrocarril Central proiektua Uruguaiko Gobernuak bultzatu du eta herrialdeko garraioaren sistema multimodalerako garrantzi handiko azpiegitura-lana da. Hain zuzen ere, azken urteotako trengintzako azpiegitura garrantzitsuena izango da. Era berean, Uruguai gaur egun garatzen ari den garraio-azpiegiturekin lotutako garapen-programaren baitan funtsezko urratsa izango da. Horren helburua bertako plataforma logistikoa sendotzea izango da eta lehiakortasun eta jasangarritasun handiagoak bultzatzeko funtsezkoa da.

Joan prentsa-oharretara

Attachments

  • Original document
  • Permalink

Disclaimer

CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA published this content on 06 November 2019 and is solely responsible for the information contained therein. Distributed by Public, unedited and unaltered, on 06 November 2019 11:19:07 UTC